Hurrengo ekintza, azaroaren 24an izango da, ludotekan bertan. Bertan, jolas kooperatiboak egingo dituzte. Animatu parte hartzera!
Ikasturteko lehen ekintza egin zuten Bidaideko partaideek, joan den ostiralean, ludotekan. Bertan, hamar familia elkartu ziren postreak egiteko. Irina, arrautz eta gurin artean, ederki igaro zuten arratsaldea madalenak prestatzen. Etxeko txikienek erakutsi zuten sukaldari trebeak ere izan daitezkeela. Guztia, giro alaia eta, nola ez, euskaraz.
Hurrengo ekintza, azaroaren 24an izango da, ludotekan bertan. Bertan, jolas kooperatiboak egingo dituzte. Animatu parte hartzera!