Urriaren 26an bertso-afaria Errekaburun, animatu eta parte hartu!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2017ko urr. 18a, 11:59

Punttuka bertso eskolarekin elkarlanean, bertso-afaria antolatu dugu urriaren 26an, 21:00etan, Andoaingo Errekaburu elkartean.

Bertan, Ander Goikoetxea, Unai Muñoa, Ane Labaka eta Jon Beloki bertsolariek jardungo dute bertso eskolakoek jarritako gaiei erantzuten. Afariak 15 euro balio ditu, eta izena eman nahi duenak euskaltegira deituta egin dezake: 943591704. Izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. Animatu eta parte hartu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!