Mintzalagunek ikasturteari amaiera eman diote karaokean!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2017ko eka. 22a, 12:12

Olajauna tabernan mintzalaguna ekimeneko partaideak eta euskaltegiko ikasleak bildu ziren atzo eta karaokean abestuz igaro zuten arratsaldea.

19:00etatik aurrera taberna jendez bete zen eta giro alaian abesti bat bestearen atzetik kantatu zuten, arratsalde beroari aurre eginez.

Argazki gehiago ikusteko klik egin hemen.

Aurtengo ikasturtean mintzalagunek hainbat ekintza egin dituzte: afari-merienda, Topic-era irteera, pintxo-poteoa, txakolindegia, mendi-irteera eta azkenik, karaokea.

Atzokoarekin mintzalagunek amaiera eman zioten ikasturteari. Euskara doan praktikatzeko aukera bikaina izanik, hemendik datorren ikasturtean mintzalagunean izena ematera animatu nahi dugu jendea! Zuen zain gaude!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!