Bidaideren ikasturteko azken ekintza egin zuten pasa den ostiralean, ludotekan. Xaboi tailerrean ederki igaro zuten guraso nahiz umeek. Forma, kolore eta usain desberdinetako xaboiak egiteko aukera izan zuten ludotekan.
Horrez gain, sariak banatu ziren bertaratuen artean: Aiurri aldizkarirako bi harpidetza eta Aiurri Txikiko bi katilu. Mari Mar Mora eta Alazne Ona izan ziren saridunak. Haiei zorionak eta eskerrik asko Bidaiden parte hartzeagatik!
Datorren ikasturtean ere izango dira hamaika ekintza, gure etxeko txikiekin ere, aisian euskaraz gozatzeko aukera izateko!