Larunbatean mendi irteera egin genuen Mintzalagunok

Goizeko 10:00etan Beheko plazan elkartu ginen eta, ordu eta erdiko ibilbidea egin genuen. 

Oraingoan, asko elkartu ez baginen ere, gustura egin genuen ibilaldia eta gainera, eguraldiak azkenean lagundu egin zigun.

Paseoa eman ostean, gose ginen eta hamaiketako ederra egin genuen mahai inguruan kontu kontari! Argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen duzue horretarako aukera.

Ikasturteari amaiera emateko, ekainaren 21ean egingo dugu azken ekintza: karaokea!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!