Larunbatean Mintzalagunok txakolindegian otordu aparta egin genuen!

Larunbatean Mintzalagunok Getariako Gaintza txakolindegian bazkari bikaina egin genuen eta festa giroan egun polita igaro genuen.

Hegaluzea, bakailao tortila, legatza arrautzaztatua, arkume errea eta gazta, irasagarra eta intxaurrak jan genituen. Bertako nagusiaren eskutik txakolina dastatu genuen, eta ondoren, bazkal osteko berotasunean, euskal kantu zaharrak abestuz giro alaia jarri genuen.

Argazkiak ikusteko, jarraian klik egin.

Mila esker Gaintza txakolindegiari eta Angel Bueno Mintzalaguneko partaideari horrelako egun ederra ahalbidetzeagatik.

Hurrengo irteera maiatzaren 20an izango da: mendi-irteera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!