Euskal musikaren aitzakian, guraso eta umeak, aisian euskaraz!!

Dantza tailer arrakastatsua izan genuen atzo, Urki dantza taldekoen eskutik. Guraso eta haur asko gerturatu zen Arrate frontoira, Bidaideren barruan antolatutako laugarren ekintzara. Primeran pasa zuten denek gorputza astinduz!. Hurrengo ekintza, apirilaren 28an izango da: Parketarrak! Jostailuak parkera aterako ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!