Bertan, Mintzalagunak eta euskaltegiko ikasleak elkartu ginen eta bi taldetan banatuta, gidariaren azalpenak entzuteko aukera izan genuen. Txotxongilo mota ezberdinak daudela, mundu osoan egiten direla eta adin guztietarako erakargarria dela ikasi genuen atzo, besteak beste. Horretarako, museoa eta ondoren, aldizkako erakusketa ikusteko aukera izan genuen.
Mintzalagunen hurrengo ekintza martxoaren 30ean izango da. Egun horretan, Otxandiotik 20. Korrika abiatuko da Iruña aldera, eta guk, horren aitzakian, pintxo-poteoa egingo dugu. Animatu eta egin zaitez Mintzalagun!
Atzoko argazki guztiak ikusteko, egizu klik hemen.