Eskulan tailerra, Bidaideren eskutik

Bidaidek prest du etxeko txikienekin euskaraz aisian gozatu ahal izateko hurrengo ekintza: Eskulan tailerra. Artelanetarako duten trebezia erakusteko eta eskuekin lan politak egiteko aukera izango dute guraso eta seme-alabek otsailaren 17an, 17:00etatik aurrera, ludotekan egingo dituzten eskulanekin. Oraingoan ere Maitek gidatuko du saioa. Animatu eta eman izena ludotekan edo AEK euskaltegian!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!