Mintzalagunekin, Topic museora irteera

Otsailaren 15ean, Tolosako txotxongiloen museora bisita gidatua egingo dute, 18:00etan; ondoren, herriko tabernetan pintxoak dastatzeko aukera izango dute. Mintzalagunak ez ezik, AEK-ko ikasleak ere gonbidatu dituzte irteerara.

Mintzalagun egitasmoaren barruan, ekintza sorta anitza antolatzen dute. Otsailean, esaterako, Tolosako Txotxongiloen Topic museora egingo dute irteera. Izena emateko, Mintzalagunek Andoaingo euskaltegira dei dezakete (943591704) edota dinamizatzaileari jakinarazi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!