Hotzari aurre eginez, asko izan ziren Basterora hurbildu ziren guraso eta umeak. Bertan, Maialen Zubeldia ipuin kontalariaren istorioez gozatzeko aukera izan zuten. Aisialdia euskaraz egiteko aproposa dela baieztatu ahal izan zuten bertan. Lehen saioan, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako istorioak kontatu zituen Zubeldiak eta 30 ume inguru bildu ziren bertan. Bigarren saioan 6 eta 8 urte bitartekoei zuzendu zitzaien eta 20 haur inguruk jarraitu zieten adi-adi haren kontakizunei.
Helburua argia zen, bertaratuen artean Gurasolagun proiektuaren berri eman eta bertan parte hartzera animatzea. Halaxe egin zuten egitasmoaren dinamizatzaileek, Ainara Loiartek eta Noelia Lataburuk. Gurasoen artean eskuorriak banatu eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituzten. Interesa duenak aukera dauka izena emateko euskaltegira deituta (943591704).
Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.