Gurasolasuna egitasmoaren baitan, ipuin kontaketa saioa antolatu dute, urtarrilaren 18an, Bastero Kulturgunean. Emanaldi irekia izango da eta edonork har dezake parte. Bertan, Maialen Zubeldia ipuin kontalariak bi emanalditxo egingo ditu, 3 eta 5 urte bitartekoentzat lehen ordu erdian, eta, 6 eta 8 urte bitartekoentzat bigarren zatian.
Emanaldia aprobetxatuz, egitasmoaren dinamizatzaileek, proiektuaren berri emango dute. Gurasolaguna zer den ezagutu nahi? Bada, animatu eta gerturatu Basterora!