Gurasolagun egitasmoaren barruan, Bidaide programaren bigarren jolas tailerra egin zuten. Hala, jolas kooperatiboen bitartez, eta Maiteren laguntzarekin, arratsalde pasa atsegina izan zuten.
Gurasoak gustura egon ziren umeekin, baina ondoen, umeak ibili ziren ondoen. Guztira, ia hamabost guraso eta haien seme-alaba eta lagunak elkartu ziren, giro goxo eta atseginean.
Hurrengo ekintzarako gogotsu geratu ziren guztiak. Otsailaren 17an izango da, eskulan tailerra, ludotekan bertan.
Argazki guztiak hemen ikus ditzakezu.