Batzuk ez zuten elkar ezagutzen, beste batzuei ezaguna zitzaien ondokoaren aurpegia, baina atzoko afariari esker, Mintzalaguneko hainbat kidek elkar ezagutu zuten. Gainera, euren ohituren berri eman zioten elkarri, bakoitzak bere taldearen funtzionamendua azaldu zuen eta aberasgarria izan zen besteen martxaren berri izatea.
2017. urterako hainbat plan egin zituzten, eta nola ez, afariari amaiera emateko, euskal kantak abestu zituzten. Giro ederra benetan!
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.