Abenduaren 15ean, Mintzalagunek Peña Santa Krutz elkartean afari-merienda bat egingo dute, 19:00etatik aurrera. Bertan, elkar ezagutzeaz gain, giro epelean, ekimenaren inguruan hitz egingo dute. Gainera, proiektuan ez dabiltzanek ere badute bertara joateko aukera, Mintzalaguna zer den gertutik ikustera.
Horrez gain, abenduaren 16an, Bidaide euskararen pasaporteari deritzon bigarren ekintza egingo da Andoaingo ludotekan, 17:00etan. Bidaideren helburua haurrek gurasoekin ekintzak euskaraz partekatzea da, eta horretarako antolatu dute jolas tailerra. Lehenengo ekintza, berriz, sukaldaritza begetarianoa izan zen, eta bertan, oso ongi pasatu genuen.
Hauetako ekintzaren batean parte hartu nahi baduzu, izena eman behar duzu abenduaren 13a baino lehen.
Euskaltegiko telefonoa: 943 59 17 04
Euskaltegiko posta elektronikoa: andoain@aek.eus