Sukaldaritza makrobiotikoa ikasi dute Mintzalaguneko kideek!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2018ko aza. 9a, 19:00

Arratsaldeko 18:00etan elkartu ginen atzo Andoaingo Mintzalaguna ekimeneko hainbat partaide Peña Santa Krutz elkartean. Bertan, sukaldaritza makrobiotikoa zer den azaldu ziguten eta hainbat plater “prestatzen” ikasi genuen.

Eli Errondosorok eta Amaia Agirrek erakutsi ziguten bi hitzetan zer den sukaldaritza makrobiotikoa eta, ondoren, afalduko genuen menua prestatzeari ekin genion:

     -Miso zopa barazkiekin

     -Seitana laranja erara

     -Artatxiki pastela kakahuete edo tahini saltsarekin

     -Osawa pastela

Barazkiak txikitu, osagai berriak zer ziren eta nondik datozen ikasi, produktuak usaindu, elkarren zalantzak argitu… Elkarlanean eta gustura aritu ginen prestaketa lanetan, baita mahai inguruan dastatzen ere!

Eskerrak eman nahi dizkiegu Eliri eta Amaiari irakatsi zigutenagatik, Merce Brau Mintzalaguneko kideari azken-burua etxean eginda ekartzeagatik eta Peña Santa Krutz elkarteari ateak zabaltzeagatik! Afari goxoa, giro epela lagun!

Argazki guztiak HEMENTXE dituzue ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!