Urteko lehen txotx saioa!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2019ko ots. 4a, 13:00

Urtero bezala, Gaztañaga sagardotegian izan ziren Andoaingo Mintzalagunak. Kanpoan hotz zelarik ere, giro epelean egon ziren jan-edanaz gozatuz.

Iragan larunbatean eman zieten Andoaingo Mintzalagunek sagardotegi garaiari hasiera. Urtero legez, Gaztañaga sagardotegira egin zuten txangoa, eta neguaren hotzagatik ere, giro epel eta goxoan egon ziren. Jan-edanaz gain, euskal abesti herrikoiak ere abestu zituzten. Bistan da, sagardoaz bustirik ere aukera ezin hobea dela mingainari emateko. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!