Sukaldaritza dibertigarria izan daitekeela badakigu. Horregatik, oraingoan brotxeta erraz eta dibertigarriak egiten arituko dira ostiralean, Andoaingo Ludortekan. Tailerra doakoa izango da, eta guraso eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko helburuaz antolatu dute, testuinguru euskaldunean jolasean jarduteko. Parte hartzeko asmoa izanez gero, izena ematea gomendatzen da, euskaltegira bertara joanda edo telefonoz deituta. 943 59 17 04 / 662 132 558.