Dantza tailerra martxoaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2019ko mar. 18a, 11:00

Andoaingo Mintzalagunak antolatuta, hilaren 26an dantza tailerra egingo dute Olagaingo URKIren egoitzan, arratsaldeko 18:30ean. Saio irekia eta doakoa da, baina komeni da izena ematea euskaltegian.

Plaza dantzak landuko dituzte, eta tailerra 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago, eta baita hauen laguntzaileentzat ere. Saioa doakoa eta irekia izango da, baina komeni da aldez aurretik izena ematea euskaltegian edo telefono honetara deituta: 943 591 704 / 662 132 558

Urtero arrakasta izan ohi du ekitaldi mota honek, eta beraz, aurtengoan ere saioa errepikatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!