Ekimen honekin bukaera emango zaio Bidaide egitasmoaren baitan antolatutako ekintza sortei. Andoaingo Mintzalagunak antolatu du ekimena, izan ere, beharrezkoa ikusten dute gurasoak eta haurrak elkarrekin euskaraz arituko diren espazio edo gune bat eskaintzea. Horrela, urte osoan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte (dantza tailerra, ipuin kontalaria, aplikazioen inguruko saioa...) eta hauxe izango da azkenekoa, oka jolasa. Kasu honetan, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta euren laguntzaileei zuzendua dago. Antrolatzaileek adierazi dutenez, jolas entretenigarri eta dinamikloak izango dira.
Sarrera irekia eta doakoa da, ez da aldez aurretik izena eman behar.