Bidelagun izan nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2020ko urt. 17a, 15:17

Euskararen erabileran eragiteko ardura guztiona da. Andoain guztion artean osatzen baitugu, eta gure esku dago zer hizkuntzatan bizi nahi dugun herrian. Horregatik, egin zaitez bidelagun!

Mintzalagunean parte hartzeak onura bikoitza du: batetik, euskarari lagunduko diozu, eta bestetik, hitz egiten duenari izugarrizko mesedea egingo diozu. Bai, zuk ere asko duzulako emateko, eta ziur gaude bueltan ere asko jasoko duzula. Zuk uste duzuna baino gehiago eskertuko dizute.

Astean ordubete baduzu, eta euskararen erabilerari lagundu nahi badiozu, ez egin zalantzarik eta zatoz gugana! Gainera, doakoa da.


Informazio gehiago nahi baduzu, etor zaitez Andoaingo AEK euskaltegira, udaletxera joan zaitezke edo deitu telefono honetara: 662 132 558 (whatssapa ere idatzi dezakezu)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!