Euskara praktikatzeko EHko topaketa birtuala

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2020ko api. 27a, 22:19

Covid 19-aren krisia hasi zenez geroztik, Andoaingo mintzalagun ugari birtualki elkartzen aritu dira, bideo deiak eginez edo bestelako plataformen bitartez. Orain, pauso bat gehiago eman eta Euskal Herri osoko lagunak elkartzeko aukera izango dugu, euskaraz aritzeko.

PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko euskal herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!