LARUNBATEAN, BINGO JOLASA!

Andoaingo Mintzalagunaren ikasturte berriari ekiteko bingo jolasean ariko gara. Helburua kideok elkartu eta egitasmoari buruzko informazioa zabaltzea da.

Jolasean ikasi egiten omen da, jolasak behar ditugu tarteka arnasa hobeto hartzeko. Larunbat honetan Andoaingo mintzalagunak elkartu eta bingoan arituko gara, ikasturte berriaren txupinazo gisara. Ekitaldia bera aprobetxatuko dugu oraina artean bidean izan ditugun lagunak eskertzeko, euren laguntzarik gabe ezinekoa baita gisa honetako egitasmoak gauzatzea. Bide batez, nola ez, egitasmoaren inguruko informazioa ere zabalduko dugu interesa duen ororentzat. Gustua baduzu, Juanita Alkain plazan izango gara eguerdiko 12:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!