Kalera atera ziren Andoaingo mintzalagun taldeko zenbait kide iragan hilean ikasturte berriari ekiteko. Bingo jolasean aritzeko aitzakian, aukera baliatu genuen ekimenean parte hartzen duten bidelagunei, alegia, euskaraz aritzeko erraztasuna duten kideei, eskertza xumea egiteko. Eta bide batez, Andoagingo zenbait saltokitan gastatzeko opari txartela banatu zitzaien.
Dagoeneko taldeak osatu ditugu: guztira hamar talde, hiru-lau eta bost kidez osatuta daudenak. Astean ordubetez elkartzen dira, eta helburu bakarra: euskara praktikatzea.
Gogora dezagun interesa duenak oraindik ere parte har dezakeela egitasmoan. Horretarako nahikoa da Andoaingo AEK euskaltegira hurbiltzea edo helbide HONETAN izena ematea.
Praktikatu eta bizi!