Mintzataldeak indartu nahi ditugu. Lagundu nahi?

Urrian mintzapraktika taldeak martxan jarri genituenetik, astero egiten dute hitzordua euskaraz jarduteko.  Taldeak indartu nahi ditugu, eta horretarako euskaraz erraz moldatzen direnen laguntza behar dugu, eta baita parte hartzaile berriena ere.

Mintzalagun taldeek funtzionatu dezaten ezinbestekoa dugu parte hartzaileen laguntza. Batetik, euskaraz praktikatu nahi dutenak daude (bidelariak), eta bestetik, horiei laguntzeko EUSKARAZ ERRAZTASUNEZ MOLDATZEN diren LAGUNTZAILEAK ditugu (bidelagunak). Bigarrengo hauek behar ditugu talde berriak aktibatu eta indartzeko. 

Euskararen alde zure hondar alea jarri nahi duzu? Baduzu astean ordubete euskaraz egin nahi dutenekin elkartzeko?

Interesatuta bazaude, etor zaitez gugana. Hurbildu eta informatuko zaitugu. Gainera, doan da eta hainbat zozketatan parte har dezakezu.

Andoaingo AEK euskaltegian gaude: Plazaola kalea 2, behea

688 746 643/ 627 14 05 64
andoain@aek.eus

Anima zaitez!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!