Otitatik Goiburura, berreskuratutako karobiak ikusiz

Larunbatean goizpasa ederra egin genuen Andoaingo Mintzalagun taldeak; Otitatik Goibururako bidean, berreskuratutako karobiak bisitatu genituen

Andoaingo paraje ederrak baliatuz, Otitatik Goibururainoko ibilbidea egin genuen lagun giroan. Bidean, Burdina taldeak berreskuratutako hainbat karobi bisitatu genituen, Andoainen badaude eta mordoxka bat. Herri-kultura, kirola eta euskara uztartuta, ibilalditxo polita eta entretenigarria osatu genuen.

Bitartean, jarraitu bizi-bizi, euskaraz praktikatu eta biziz!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!