KIROLA eta NATURA TXANGOAK, abian berriro!

Martxan dugu berriro KIROLA eta NATURA programa. Uda aurretik hiru txango antolatu ditugu ekimena berpiztu eta jarraipena emateko. KIROLA eta NATURA bitartez, AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera.

Hiru txango antolatu ditugu uda auretik, motorrak berotzen joateko.

  • Maiatzak 15ean MAIRUELEGORRETAKO KOBAK

  • Ekainaren 12an ORIENTAZIOA LUZUERON(Zierbena)

  • Ekainaren 19an FLYSCHAREN IBILBIDEA(Itziar)


Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.

Informazio gehiago nahi izatera, hurbildu euskaltegira edo idatzi andoain@aek.eus helbidera.
Telefonoz ere hartuko zaitugu: 688 74 66 43

Animatu eta gozatu aisialdian ere euskaraz!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!