Topaguneak antolatuta eta Andoaingo Udalaren laguntzaz, euskarazko film laburren zirkuitua ikusteko aukera ezin hobea izango da ostegun honetan, Bastero Kulturgunean. 80 minutuko iraupena izango du proiekzioak.
Ekimenak beste behin erakusten du kalitate oneko euskarazko ikus-entzunezkoak baditugula.
Bideoan duzue aurrerapen txiki bat.
Gozatu eta animatu!