Euskararen alde zure hondar alea jarri nahi duzu? Euskaraz praktikatu nahi dutenei lagundu nahi diezu? Bada, mintzalagun taldea aukera aproposa da horretarako.
Andoainen, gaur egun, 37 lagun ari dira lagun giroan elkartzen euskaraz jarduteko. Hala ere, talde horiek ongi funtziona dezaten ezinbetestekoa da bidelagunen laguntza, hau da, euskaraz erraz egiten duten herritarren laguntza elkarrizketa horiek bideratzeko edo laguntzeko. Ez da euskaran aditua izan behar, ezta euskara titulurik eduki behar ere. Astean ordubete libre izatea nahikoa da parte hartzeko.