Ate-irekiak jardunaldiak izango ditugu ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2022ko mai. 23a, 09:08

Maiatzaren 27an, ostirala, ate-irekiak izango ditugu 10:00-11:00etara eta 17:00-18:00etara.  Atzerriko jatorria dutenei zein hemengoei zuzenduta egongo da bisita. Interesa izanez gero, izena ematea beharrezkoa da.

Zer da euskaltegi bat? Zer ikastaro ematen ditugu bertan? Norentzat da aproposa? Galdera horien erantzunak eta bestelako argibideak ere emango dizkizuegu ostiralean. Egungo gizartean euskara jakitea gero eta garrantzitsuagoa da, eta horregatik lehen pauso hori ematen lagundu nahi dizugu. Sinetsita baikaude euskararekin ateak zabalduko zaizkizula, eta nola ez, gehiago sentituko duzula. Atzerriko jatorria dutenei zein hemengoei zuzenduta egongo da bisita.

Anima zaitezte!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!