Triki-poteoa bero sapari aurre egiteko!

Ez zen egun aproposena izan agian, baina giro onean elkartu ginen atzo ikasturteari amaiera emateko, bai mintzalagunak, bai euskaltegiko hainbat ikasle ere. Loatzo Musika Eskolako ikasleek lagunduta, kaleak trikiti doinuz alaitu genituen.
 

Ederki ibili ginen, eta beroari aurre egin genion elkarren konpainian.

Aurtengo ikasturteak, beraz, eman du berea. Polita izan da, eta dagoeneko hurrengorako prestatzen hasiak gara. Badakizue, euskarara gerturatzeko edo euskaraz bizitzen jarraitzeko, zatozte gugana!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!