Abian dugu matrikulazio kanpaina!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2022ko abu. 30a, 09:52

Hilaren 23ra arte zabalik dugu euskara ikastaroetan izena emateko matrikulazioa.  Aukera zabala dugu ordutegi eta maila aldetik. Zatozte gugana eta inolako konpromisori gabe informatuko zaituztegu.

Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak, merkatariei begirako ikastaroak, AISA etorkinentzako ikastaroak, hasiera mailak eta goi-mailak... Eskaintza zabala dugu zuentzat prest!
Andoainen, Tolosaldean eta Alegialdean ere ematen ditugu euskara klaseak.

Aurten bai, egin apustu euskararen alde!

Informazio osagarria euskaltegian  bertan (Plazaola 2, behea), andoain@aek.eus helbidean edo 943 59 17 04 telefonora deituta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!