MINTZODROMOA ANDOAINEN, urriaren 7an!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia

Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko aitzakian, mintzodromoa antolatu dugu urriaren 7rako. Hainbait gairen inguruan euskaraz arituko dira partaideak, talde txikitan antolatuta.
Juanita Alkainen izango da, 17:30etik 18:00etara. Ondoren, luntxa egongo da guztiontzat.

Bertaratzen direnek aitzakia ezin hobea izango dute giro onean euskaraz aritzeko, eta mintzalagunean izena-emateko aukera ere izango dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
662 132 558/ mintzalagunak@gmail.com/ andoain@aek.eus


Animatu eta parte hartu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!