Badator ERRIGORA kanpaina; euskaltegian jaso ditzakezue eskaerak

Urriaren 22tik aurrera martxan izango da aurtengo ERRIGORA kanpaina "Bat egiteko garaia da" lelopean. Gero eta ezagunagoa da ekimena, eta azken urteotan ohiartzun handia izaten ari da. Helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, Nafarroa hegoaldeko euskara hauspotzea, eta bestetik, bertako ekoizle eta produkzioari zuzenean laguntzea. Urriaren 22tik  azaroaren 10era bitarte, produktu ugariz osatutako saskiak eskatzeko aukera egongo da. Beste behin ere, Andoaingo AEK euskaltegian bertan zuen eskaerak jaso ahalko dituzue.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Oraingo honetan produktu ugariz osatutako saskiak eskatu daiteke, hiru mota aukeran: beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€). Aipatu bezala, saskien balioaren %25 Nafarroa hegoaldea eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Infomazio osagarria eta eskaerak errigora.eus helbidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!