Ikasleek lehen hilabetea egin dute; oraindik izena eman daiteke euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2022ko urriaren 27a

Ia hilabete da ikastaroak hasi genituenetik eta ikasleak hasi dira martxa hartzen. Egokitzapen hilabetea izan ohi da lehenengo hau: taldea eta irakaslea ezagutu, norberaren mailan kokatu, beldurrak uxatu...
Oraindik talde batzuetan lekua dagoenez, izena emateko aukera zabalik dugu. Beraz, interesa duen baten bat balego, hurbildu lasai euskaltegira.

Egoitza: Plazaola behea 2

andoain@aek.eus
943 59 17 04/688 7466 43

Argazkian Zizurkilgo B2 taldeko ikasleak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!