Zenbat euskara erabiltzen da Andoaingo kaleetan? Galdera horri erantzuna emango diote hilaren 8an egingo duten aurkezpenean. Mahai-ingurua ere egingo dute herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Jakina denez, Euskaraldiaren atarian egingo da emaitzen irakurketa, beraz, garai ona izan daiteke gure hizkuntza ohiturez hitz egiteko eta hausnartzeko, hitzez ekiteko garaia baita. Txoko honetatik herritar guztiak animatu nahi ditugu ekitaldira, zure ekarpenak asko balio dezake eta!
Saioa Bastero Kulturgeneko ekitaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!