Mintzalagun agenda osatu dugu

Asteroko hitzorduez gain, urtean zehar Andoaingo mintzalagun kideek txango edo ekitaldiak egiten dituzte, egitasmoari kolore pixka bat emate aldera.  Hurrengo ekitaldia abenduaren 10ean izango da: Andoaingo leku-izenen ibilaldi gidatua. Irekia izango da, hau da, mintzalagunez gain, interesa duen orok parte har dezake. Izen-ematea aurrerago zabalduko da.

Gaur egun euskaraz edozein jarduera edo ekitaldi egin daiteke, hain dugu aukera zabala! Bada, mintzalaguna egitasmoak horixe bera ere badu helburu: euskaraz aritu bitartean, jarduera entretenigarri eta interesgarriak egitea, giro onean eta taldean. Dagoeneko itxi dituzte ikasturte honetarako hainbat ekintza: leku-izenen bisita gidatua, ardo dastaketa eta argazki lehiaketa, besteak beste. Hala ere, ziurrenik gehiago ere egingo dira.

Beraz, euskara praktikatu nahi baduzu eta gainera ez ohiko ekintza osagarriak egin, guregana hurbil zaitezke. Izan ere, mintzalagunean izena emateko aukera urte osoan zabalik dugu.

Harremanetarako: andoain@aek.eus
662 132 558

Animatu zaitezte!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!