Toki-izenen ibilaldi gidatua egingo dugu Andoainen

Abenduaren 10ean Andoiango toki-izenen jatorria eta berezitasunak ezagutzeko aukera izango dugu herrian zehar egingo dugun ibilaldia baliatuta. Mintzalagun egitasmoaren barruan egingo dugu txangoa, eta interesa daukan orok parte har dezake. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Euskaraldian murgilduta gauden honetan, aproposa izan daiteke Andoaingo leku-izenen jatorria eta xehetasunak ezagutzea.  Izan ere, askotan ez diegu horrelako kontuei erreparatzen. Bada, Luis Mari Zaldua adituaren eskutik horrtarako aukera izango dugu. Goikoplazan emango zaio hasiera ibilaldiari, goizeko 10:00etan. Doakoa da.

Aldez aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako bi bide daude. Batetik, kartelean agertzen den telefonora deitzea (943 670 249), edo Andoaingo AEK euskaltegira jotzea: andoain@aek.eus/ 662 132 558. (Whatssapez ere bai)

Ekimena Artelatz Tolosako Ingurumen Zerbitzuak ondu du, eta dagoeneko hainbat herritan egin dituzte horrelakoak.

Beraz, ez egin zalantzarik eta animatu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!