Andoaingo leku-izenen jatorria ezagutzeko eta hitzen esanahiaz hausnartzeko aukera ezin hobea izan zen larunbatekoa. Zumea, Arantzibia, Leitzaran, Galardi, Erroitz eta Andoainen ezagunak diren beste zenbait toki-izenen inguruan aritu ginen, baita Andoain herriaren izenaren jatorriaz ere. Zalantzarik gabe, gure hizkuntzak gordeta dituen altxorrak agerian geratu ziren.
Andoaingo Mintzalaguna egitasmoaren barruan egindako ekintza izan da larunbatekoa, Andoaingo Udalarekin eta Artelatz ingurumen zerbitzuko lan-taldearekin elkarlanean osatua. Eskerrik asko, beraz, hurbildutako guztioi!