"Gurasolagun agenda" martxan da La Salle ikastetxean

Aste honetan eman diogu hasiera Gurasolagun agendari; La Salle ikastetxeko haur hezkuntzako haur eta gurasoei zuzenduta dago ekimena. Helburua da haurrek eta euren hezitzaileek aisialdian modu kontzientean euskaraz egitea, jarduera edo tailer entretenigarri bat egin bitartean.

Gustura aritu ziren eskulanak egiten bai txikiak eta bai helduak, Eguberrietako apaingarri eta bestelakoak eginez.  Horrelakoak  zein bestelako saio batzuk  egingo dira hilean behin, La Salle ikastetxean. Bertaratzen direnek aukera izango dute euren txikiekin aisialdiaz gozatzeko eta ondo pasatzeko, hori bai, euskara ardatz hartuta. Izan ere, hizkuntza ohiturak etxetik hasten dira, eta garrantzitsua da oso hasiera-hasieratik horiek lantzea, horrek erabat baldintzatuko baititu ondorengo hizkuntza ohiturak. Alde horretarik, trasmisioak berebiziko garrantzia du, eta hutsune hori betetzera dator, beraz, ekimen hau.

Pasa den ikasturtean hasi ginen Andoaingo Udalarekin eta La Salle ikastetxearekin gaia lantzen, eta badirudi momentuz nahiko harrera ona izan duela.
Beraz, La Salle ikastetxeko gurasoa bazara, ez egin zalantzarik eta batu zaitez gugana!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!