PRAKTIKATU Mintzalagunarekin eta euskara gehiago erabiliko dugu Andoaingo kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2023ko urt. 24a, 11:14
Eman izena ANDOAINGO MINTZALAGUN proiektuan eta kaleko euskararen erabileran eragingo dugu.
Andoaindarron %57k euskaraz aritzeko gaitasuna dugu. Hala ere, euskararen erabilera %20koa da Andoaingo kaleetan.
MINTZALAGUN proiektuarekin Andoaingo kaleetan euskararen erabilera eraldaldatzen laguntzeko bi aukera ditugu. Egingo dugu bidea elkarrekin?
Izan bidelari edo bidelagun eta informazio gehiago nahi baduzu deitu edo bidali mezua telefono honetara: 662132558
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!