Herriko hainbat eta hainbat emakumek bere ekarpena eginez osatzen duten kilometroaren ardura bere gain hartzen zuen. Lehenengo urtean bera etorri zitzagun proposamenarekin eta ordutik aurrera, telefono dei bat aski izaten zen kilometroa osatzeko lanetan martxan jartzeko. Garai batean berak egindako lana nabarmenduko da, baina guk azken KORRIKAtan egin duen lana ere azpimarratu nahi dugu. Euskaltzale eta langile peto-petoa izan da Ixiar.