Euskara praktikatzen jarraitzen dugu Andoaingo MINTZALAGUN proiektuan ere. Gainera, tailerretan beti dugu zer ikasi. Oraingoan, Judith Arruabarrenak ezin ikasgai erakargarriagoa ekarri digu. Azken txandan Euskaltegian bildu ginen mintzalagunekin eta sendabelarrekin ukenduak egin genituen. Beste behin ere euskara bidelagun ezin hobea izan genuen gure harremanak indartzeko.