Euskara eskolak atzerriko jatorria duten herritarrentzat

Euskara ikasi nahi? Datorren ikasturtean animatuko zinateke? Bada, maiatzaren 26an ate-irekiak egingo ditugu euskaltegian.

Batez ere jatorri atzerritarra dutenei zuzendutako bisita izango da, uste baitugu euskarara gerturatzea garrantzitsua dela herrian hobeto integratzeko, eta abantaila ugari eskaintzen ditu, gainera: komunitate berrian integratzen lagundu, eta arlo akademikoan nahiz lan-munduan aukerak zabaldu.

 

Beraz, animatu eta etor zaitez gugana!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!