Andoaingo Korrika batzordea osatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2026ko urtarrilaren 7a

Artxiboko irudia.

Korrika 24 ate joka dugula, Andoainen Korrika Batzordea osatzeko deialdia egin nahi du Andoaingo AEK euskaltegiak, Andoainen Korrikaren inguruan egin litezkeen ekitaldiak pentsatu eta antolatzeko.

Horretarako bilera bat antolatu dugu urtarrilaren 14an 18:30ean Andoaingo AEK euskaltegian. Interesa duenak parte har dezake eta bilera irekia izango da. Norbaitek interesa izango balu, baina bilerara etortzerik ez badu idatzi mezu bat joxemi-a@aek.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!