Ate-irekiak jardunaldia, Andoaingo AEKn

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2026ko maiatzaren 18a

Artxiboko irudia.

Hurrengo asteazkenean, hilaren 27an, ate-irekiak antolatu ditugu Andoaingo AEK euskaltegian, edonorentzako irekia eta interesa duen orori zuzenduta. 

Andoaingo AEK euskaltegian dagoeneko aukera dago hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko (ekainaren 30era arte). Datorren ikasturtera begira, HABEk dirulaguntza lerro berria jarriko du martxan, eta ondorioz prezio erakargarriak izango dituzte euskara eskolek. Gainera, Andoaingo Udalak dirulaguntza handiak eta erraztasunak eman ohi dizkie andoaindarrei euskara ikastaroetarako. Informazio osagarria nahi duena, euskaltegira hurbil daiteke. Harremanetarako: 943 69 17 04 / 688 74 66 43 (whatsapp)/ andoain@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!