Martxoaren 8a, aldarrikapen eguna izango da eta 18:30etan Gokoplazatik hasiko den Manifestazioa deitu dugu. Arrazoi nahikoa ditugu kalera atera eta gure aldarriak oihukatzeko. Aurten, zaintza izango da borroka esparru nagusia. Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitzeko eta ezin dira ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu. Gizartea eraldatzeko neurriak bultzatu nahi ditugu, zaintzak negozio izateari utz diezaion. Zaintzak irauli, dena aldatzeko. Egungo zaintza erregimen kapitalista, patriarkal eta arrazista eraldatzeko asmoz, kaleak hartuko ditugu hurrengo martxoaren 8an. Guk ez dugulako sistema hau zainduko, denon bizitzak erdigunean!
Azkenik, martxoak 23an, 19:00etan "Munstroak hemen dira. Sistema lodifoboa suntsitzeko lehen pausoak" hitzaldia izango dugu Andoaingo Gaztetxean. Ezin Kabituko hiru kideren eskutik, lodifobiaren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu bertan. Hau honela, herriko norbanako orori eskaintza eta ekintza hauetan parte-hartzera animatu nahi diegu. Borroka feministara batu eta gurekin antolatzeko deia luzatzen diegu herritarrei Andoaingo feministok.
Kalean ikusiko dugu elkar!
Ver esta publicación en Instagram