Hasteko, erasotu eta biktimei babesa adierazi nahi diegu, eta, era berean, izandako eraso eta jokamoldeak erabat gaitzetsi nahi ditugu.
Izatez andoaindarra den, eta azken urteetan Orio bizitoki duen erasotzaileak azken boladan sareetan, telebista publikoan eta musika munduan hartu duen erreferentziarekiko eta presentziarekiko kezka partekatzen dugu. Oihartzun horrek, biktimen zauriengan eragina izan dezake. Gainera, jakin badakigu gaur egun erasotzaileak antzeko jokaerekin jarraitzen duela; hau da, ez duela egindako guztiaren
erreparazio lanketarik ezta jarrera aldaketarik egin. Honen aurrean ondokoa adierazi nahi dugu:
- Erasotzaileak burututako eraso eta jokamolde guztiak salatzen ditugu, eta,
bide batez, dagokion erantzukizuna hartzea exijitzen dugu. Herriz aldatzea eta
bizitza berri bat eraikitzea jarrerak aldatu gabe ez da erreparatzea. Ezta irudi
publikoa izateko erabakia hartzea ere. - Gure babes osoa adierazi nahi dizuegu erasoak jasan dituzuen guztiei, jakin
ezazue ez zaudetela bakarrik, hemen izango garela zuei babesteko, entzuteko eta laguntzeko. Horregatik, beharra sentitzen duen edonork lasai idatz gaitzala
aipatutako taldeen sare sozialetara edo pertsonalki gertura dadila Saregile Orioko Emakumeen* Etxera. Garbi adierazten dugu hitz egin nahi duenaren anonimotasuna momentu oro errespetatuko dugula. - Ardurak hartzeko eskatu nahi diegu berari ahotsa ematen ari direnei eta
berarekin harremana duten guztiei. Ez diegu erasotzaileei espazio publikorik
hartzen utziko. Garbi izan: konponbidea ez bazara, arazoa zara.
ERASOTZAILERIK EZ! EZ ANDOAINEN, EZ ORION, EZ INON!
ADI! SARETUTA GAUDE! GORA BORROKA TRANSFEMINISTA!