Gutxitan ikusiko da atzo Lleidan ikusi zena, tropelak garesti ordaindu baitzuen bere axolagabekeria, gehiegizko konfantza. 3 laguneko ihesaldia osatu zen azkar, Wallays, Bystrom eta Bolt-ekin, baina esprinterren taldeak azkar jarri ziren kontrol lanean, 3 minutuko aldea baimentzeko. Ondorengo 100 kilometroetan lozorroan joan ziren, baina kilometroak aurrera zihoazen, eta hirukoaren aldea 2 minuturen bueltan. Morroiak jazarpen lanean aritzeko justu samar daudela ikusi zen, nekeak jota, eta Wallays-ek aurrea hartu zion Bystrom-i, eta tropelari. Peter Sagan izan zen azkarrena tropelean.
Gaur Andorrako lehen etapa korrituko da. Lleidan hasi eta La Rabassa gainean bukatu, 154 kilometro osatu eta gero. Maldan gora dira azken 17 kilometroak, eta batez besteko pendiza %6.6koa da. Jokoan, Yates eta Valverderen arteko borroka, helmugako sariak lortzeko, edota Enric Mas edota Quintana erasoa egiten ausartuko diren.