Bi daramatza, eta oso litekeena da gehiago lortzea. Sasoi puntu bikainean baitago Alejandro Valverde. Almadengo bukaeran, Sagan bera menderatu zuen azken 50 metroetan, hankekin sendo eta buruarekin hotz jokatuz. Eguneko ihesaldiak 180 kilometro osatu zituen. Etapa hasi eta berehala egin zuten martxa Muriaseko Saezek, Burgoseko Cuberok eta Katiushako Machadok. 11 minutuko aldea ere lortu zuten, baina arraun egin, ertzean hiltzeko. Tropelak 6 kilometroren faltan harrapatu zituen. Bihar mendiko lehen etapa serioa jokatuko da. 200 km. Talavera de la Reina eta La Covatilla gainaren artean. El Pico (1.go maila), 3. mailako Gredos eta Piedrahita, eta maila bereziko Covatilla igo beharko ditu tropelak.